Alain Kortazar txupin-jaurtitzailearen berbak

Estibalitz González 2025eko uztailaren 25a

Santixauei irekiera emateko eta airean eztanda egin zuen txapliguaren aurretik Alain Kortazar aktoreak esandakoak aldarrikapenetik jo zuten eta baita gozamenetik. Irudiak: Ander Gomez.

Hauexek bere berbak:

Gora Santixauak!

Gauza bat esango dizuet. Adimen Artifizialari eskatu diot esateko errezeta bat Santixau hoberenak egoteko, errezeta perfektua Santixau perfektuetarako. Eta berak esan dit:

  • Polola feminista bat, abusu sexualen kontra dagoena
  • 5000 litro kalimotxo, burutik behera botatzeko
  • 4 Barrus, bat egunean, Ermuko herria osatzen duten kultura eta kolore guztietako jendearekin
  • Palestinar bandera bat, Palestinar bandera bat, Palestinar bandera bat
  • Arroz guztia, Ermuan dagoen arroz guztia
  • “Kariñoso” bokadilloa, txosnetakoa, maitasunez, umoreaz, dibertimenduz eta harmoniaz betetakoa. Hau egun guztietan.
  • Zezen Egunean, errezeta guztiaz arroza egin eta jan. On egin!

Gora Santixauak! Gora Feminismoa! Gora Palestina!

Eta orain… Txupinazoa!  3. 2. 1…