Ermuko zerua ukitzen saiatu ziren castellerrak

Drogetenitturri 2025eko uztailaren 28a

Els Xicots de Vilafranca casteller taldeak ikusmira handia sortu zuen atzo eskaintako erakustaldiarekin. Heldu eta ume, plazako kioskoa bezain altuak ziren dorreak egin zituzten. Gainera, ikustera gerturatu zirenei parte hartzeko gonbita luzatu zieten eta hainbat herritar animatu ziren —soilik dorrearen azpiko motroiloaren parte izatera, noski—.