Umeentzako eta helduentzako, negar eta barre egiteko drama zein komediak… denetik, film sonatuak eta saritutako batzuk ere ikusteko aukera izan dute Ermuan abuztuan egon direnek. Emanaldi ia guztietan, gaugiro epelarekin, eguraldia lagun izan da; honek eta gaiek ere, noski, baldintzatu du ikuslego kopurua.
