"Biolentzia instituzionalari, autodefentsa feminista" lemapean mobilizatu zen Ermuko Mugimendu Feminista

Drogetenitturri 2025eko azaroaren 26a

Atzo, azaroaren 25ean, Ermuko talde feminista desberdinak eta norbanakoak elkarretaratu ziren plazan. Udalari eta erakundeei zuzendutako aldarriak egin zituzten, eta Emakumeen Topaleku parean bukatu zuten. Argazkiak: Estibalitz González.

Atzo ospatzen zen Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna, eta Ermuko Mugimendu Feministak deituriko manifestazioa egin zen iluntzean, plazatik hasita. Kioskotik manifestua irakurri zuten, instituzioek "zuzenean zein zeharka, ekintzaren bidez edo ez-egitearen bidez, emakumeenganako indarkeria matxista sustatzen dutela" salatuz eta "jarraipen bat izango duten doako zerbitzuak bermatzea" eskatuz. Bukatzean, plazatik Emakumeen Topalekurako bidea egitea proposatu zuten, eta hantxe zintzilikatu zituzten aldarri denak jasotzen zituzten kartelak.


Argazkia: NuShu Gazte Feministak.