Gabonetako ordutegi bereziak udal zerbitzuetan, gaurtik aurrera

Drogetenitturri 2025eko abenduaren 19a

Argazkiak: Ermuko Udala, Drogetenitturri.

Kirol, kultur eta administrazio zerbitzuek Gabonetan izango dituzten ordutegiak eta jaiegunak partekatu ditu Ermuko Udalak. Gaur, ezohiko ordutegia izango dute liburutegiak eta Abiapuntuk.

Gaur (abenduaren 19an) hasi eta Errege Egunera (urtarrilaren 6ra) bitartean, ordutegi bereziak izango dituzte udal zerbitzuek.

Kirol zerbitzuak

Miguel Angel Blanco kiroldegia eta Aritzmendi pilotalekua itxita egongo dira abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Abenduaren 24an eta 31n, 08:00etatik 14:00etara zabalduko dute; eta urtarrilaren 6an, 09:00etatik 13:30era. Bestela, 08:00etatik 21:30erako ordutegia mantenduko dute astegunetan; eta 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara irekiko dituzte ateak asteburuetan.


Betiondo Kirolgunea itxita egongo da abenduaren 25ean, eta urtarrilaren 1ean eta 6an. Abenduaren 24an eta 31n goizez bakarrik zabalduko ditu ateak, 09:15etik 13:00etara. Gainontzean, ohiko ordutegia izango du: astegunetan, 09:15etik 13:00etara eta 16:00etatik 21:30era; zapatuetan, 08:30etik 20:30era; eta domeketan, 08:30etik 13:30era.

Kultur zerbitzuak

Lobiano Kulturgunea itxita egongo da abenduaren 24an, 25ean, 26an eta 31n, eta urtarrilaren 1ean, 2an eta 6an. Gainontzeko egunetan goizez zabalduko du, 08:00etatik 15:00etara.

Emakumearen Topalekua itxita egongo da abenduaren 24an, 25ean, 26an eta 31n, eta urtarrilaren 1ean, 2an eta 6an. Abenduaren 22an, 23an, 29an eta 30ean zabalik egongo da 08:00etatik 15:00etara.

Izarra Zentroan dagoen Teknoteka ikasgunea itxita egongo da abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren 1ean eta 6an. Bestela, astelehenetik domekara zabalduko dute, 08:00etatik 22:00era.

Udal Liburutegia itxita egongo da abenduaren 24an, 25ean, 26an eta 31n, eta urtarrilaren 1ean, 2an eta 6an. Gaur ere itxita egongo da 12:00etatik 17:00etara bitartean. Abenduaren 22an, 23an, 29an eta 30ean zabalik egongo da 09:00etatik 23:59ra arte, ikasleek azterketak prestatzeko ordutegi berezian.

Administrazio zerbitzuak

Abiapuntu Bulegoa, Enplegu Zentroa eta Gizarte Zerbitzuak itxita egongo dira abenduaren 24an, 25ean, 26an eta 31n, eta urtarrilaren 1ean, 2an eta 6an. Gaur, barikua, 08:00etatik 12:00ak arte egongo dira zabalik; gainontzeko egunetan, 15:00ak arte. Dena den, gogorarazi dute egoitza elektronikoa urteko 365 egunetan dagoela erabilgarri edozein izapide telematikoki egiteko (bisitatu hemen).

Udaltzaingoa eguneko 24 orduetan egongo da herritarren zerbitzura, lanegunetan zein jaiegunetan. Abisuetarako, deitu 943 17 63 00 telefono zenbakira.