Olentzero eta Mari Domingi Ermuan izan dira

Dorleta Vidal 2025eko abenduaren 24a

Euria lagun izan dute Olentzerok eta Mari Domingik gaur goizean Ermuan; hala ere, ume eta heldu ugari batu zaizkie herrian barrena egin duten kalejiran. Plazatik irten dira 11:00etan, elizpean egin dute lehen geldialdia eta Nagusien Egoitzara joan dira gero. Jarraian, San Martin eta Euskaldun Berria plazak girotu dituzte, eta Orbe Kardinala plazan amaitu dute, 13:15ak aldera. Anaitasuna Ikastolak antolatutako kalejira honetan, Mikel Totorika ermuarra izan da kantu zuzendaria bigarrenez, Gaizka Areitioaurtenaren erreleboa hartuta.