GKE bat da Alboan eta beraien lan-ildo nagusia gizarte- eta ingurugiro-justizia eta baita genero parekotasuna sustatzen duten herritarrak piztea da. Aurten egoera lazgarrian dauden emakumeengan jarri dute begirada, muturreko pobrezian dauden 10 pertsonatik 7 emakumeak direla erreparatuta: andreek eta neskek pairatzen dituzte gehien bat baliabide ezaren, gatazka armatuen edota klima-aldaketaren ondorioak. Haien eskubideak defendatzeko eta indarkeria barik bizi daitezen bermatzeko lan egiten dihardute Alboaneko langile eta kolaboratzaileek, eta gizarteari mezu argi bat nahi izan diote helarazi “Haiekin/Con ellas” telebista bidezko iragarkiaren bidez. Bertan azaltzen dira esan bezala Txaro Hernández, Cruz Noguera bikotekidea eta beraien Uxue eta Dariana alabak.