Urtero bezala, bi kategoria egongo dira. Nagusian, 16 urtetik gorako edozein herritarrek hartu dezake parte, irabazleak 600 euroko saria jasoko du eta bere diseinua egitarauaren azala izango da. Bigarren kategorian, Ermuko eskoletako eta institutuko gazteek hartuko dute parte, eta 300 euro irabazteko aukera izango dute.
Orain arte, kartelak fisikoan entregatzera derrigortzen zen, luma-kartoi euskarrian; baina aurten, digitalerako aldaketa egin dute. Diseinuak igualdad@udalermua.net helbidera bidali beharko dira eta hurrengo espezifikazioak izan beharko dituzte: JPG formatuan egon beharko dira, 300ppp bereizmenarekin, eta DIN A4 (297x420mm) edo DIN A3 (420x594mm) tamainan. Epea otsailaren 6an bukatuko da, 14:30ean.
Erakusketa kartel 'onenekin'
Aste bat hartuko dute kartel guztiak baloratzeko, eta hilaren 13an jakinaraziko dituzte irabazleak. Gainera, epaimahaiak erabakitako beste hamabost kartel esanguratsuenekin erakusketa osatuko da. Obrak Ermuko Topalekuko paretetan zintzilikatuko dituzte, eta martxo osoan zehar egongo dira ikusgai.