2026/04/07 10:00 - 12:30

Ikastaroa

"Nik ere konpontzen dut" iturgintza eta elektrizate ikastaroa

"Nik ere konpontzen dut" iturgintza eta elektrizate ikastaroa
Emakumeen Topalekua, Ermua

Tantaka dagoen txorrota edo hondatutako entxufea ohiko arazoak dira, eta askotan kanpoko laguntza behar izaten da horiek konpontzeko. Tailer honen helburua da oinarrizko konponketak egiteari beldurra galtzea, guk geuk tresnak erabiltzen, akatsak identifikatzen eta konpontzen ikasita. Horrela, genero-estereotipoak hautsi eta gure eguneroko bizitzan autonomia irabaziko dugu.

  • Apirilak 7, 14, 21 eta 28, maiatzak 5
  • Ana Oceja Uribe
  • 5 euro