2026/03/06 19:00 - 20:00

Umorea

Filipa Balbinaren umorezko ikuskizuna

Filipa Balbinaren umorezko ikuskizuna
Lobiano Kulturgunea, Ermua

Filipa clown artistiak, bere intimitatetik, emakume pailazoak aurkeztuko dizkigu. Ibilbide dibertigarria eta feminista emakume pailazoen historia ezkutuan barrena. Oztopo, aurreiritzi eta sudur gorrien artean, zirkuan bidea ireki zuten artistak, gizonek errazago zuten lekuan. Umorez eta errebeldiaz, ikuskizunak arrastoa utzi zuten aitzindariak omentzen ditu, baita barrea erresistentzia ekintza bat dela erakusten jarraitzen dutenak ere.

  • Sarrera: Doan.