Alerta horia iragarrita, gurean metro koadro bakoitzeko 60 litro botatzea zegoen aurreikusita. Iragarpenak ez du huts egin: eguna joan eguna etorri, etenik gabe egin du euria, bota ahala eta mardul. Lurra aseturik, errekak gora egin behar eta bistan ageri den lekuetan indartsu eta zoro ikusten zen, zaratatsu eta zital. Erreka bazterretik igaro eta ez ikusiarena edo ez entzunarena egitea? Ezinezkoa! Zubiak egun hauetan talaia zoragarrian bihurtu ditugu haien azpitik doan ur saltari horri errespetuz begiratzeko.
Zuhaitz erorketa
Euriteen ondorioz ere, lur-jauzi bat egon da Abeletxe egoitza osteko aldapan eta ondorioz zuhaitz bat jausi da eta bidea moztu. Datozen egunotan trabatik kenduko dute, baina bien bitartean pasoa itxita dago.