Otsailaren 23an, 24an eta 25ean, Ermuko komertzio txikiaren Aukera Azoka egongo da Merkatu plazan, deskontu eta eskaintza bereziekin. Postua jarriko duten denden artean daude Ermuaprint, Eva Calzados, Gauzak, Gemma Moda, Guipur, Kokko, Lulú Bebé, Luz de Luna, Mañekoazpi, Quetzal eta Sferico; eta denetariko produktuak izango dituzte salgai, besteak beste: oinetakoak, nagusi eta gazteen arropa, kirol arropa, kinkila kontuak, bitxiak, poltsak, optika artikuluak, gozoak eta ogia. Aukera Azokaren ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da goizez, 17:00etatik 20:00etara arratsaldez.