Hamaika sariturekin bukatu da Neguko Petanka Txapelketa

Ander Gomez 2026ko otsailaren 25a

Hiru hilabete atzera hasi zen Pasialeku Jubilatuen Etxeak antolatutako petanka txapelketa, eta, orain, otsaila bukaeran bukatu da lehia. Hiru bikote irabazleei emandako garaikurrez gain, sari bereziak banatu dituzte jokalarien artean. Argazkiak: Irune Martinez Imirizaldu, Jubiletxea.

Azaro bukaeran hasi zen Neguko Petanka Txapelketa Irekia, eta 48 lagun batu ziren, bikoteka lehiatuz. 23 jardunaldi jokatu dituzte, eta lehia biziaren ondoren, joan den barikuan jokatu zituzten azken partidak. Ondoren, sari-banaketa egin zuten, garaikur, diploma eta sari bereziak banatuz.

Hirugarren postuan geratu dira, 45 puntu lortuta, Marko Alonsok eta Federico Candelasek osatutako bikoteak.

Bigarren postua egin dute, 51 punturekin, Miguel Arribasek eta Juan Jose Amadorrek.

Podiuma osatuz, txapela lortu dute Daniel Gomezek eta Moulay Ahmedek osatutako bikoteak.

Horrez gain, laugarren postutik zortzigarren postura bitartean geratu diren bikoteek ohorezko diploma jaso zuten. Hauek izan dira: Angel Moya-Manuel Medina (laugarren, 42 punturekin), Claudio Martinez-Vidal Oneca (bosgarren, 39 punturekin), Paula Garcia-Luis Lopez (seigarren, 39 punturekin ere), Ricardo-Carmen (zazpigarren, 39 puntutara berdinduta ere) eta Jesus-Rosario (zortzigarren, 36 punturekin). Berezitasun bezala, Sinpatia Saria ere banatu zuten, "txapelketa gehien alaitu duen bikotearentzat" sortua, eta Conchi eta Rosario Camacho jokalariek jaso zuten.

Hurrengo txapelketa apirila aldean hasiko dute, Santixauetan bukatzeko. Jubiletxetik gogorarazi dute lehia irekiak direla eta edozein herritar batu daitekeela jokatzera.