2026/03/07 17:30

Ipuin-kontaketa

"Stories to Remember”

"Stories to Remember”
Lobiano Kulturgunea, Ermua

Martxoaren lehen larunbatean, 7an, ingelesezko ipuin kontaketa saio berria izango da, udal liburutegiak antolatuta. Ipuin saioaren izenburua "Stories to Remember” izango da eta 2016 eta 2021 urteen artean jaiotako umeei zuzendua egongo da. Ipuin kontalaria Adam Redgrove izango da. 

Jarduera Liburutegian bertan izango da. Saioa 17:30ean hasiko da eta sarrera doakoa da. Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik erreserba egin behar da 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp edo posta elektronikoko mezua biblioteca@udalermua.net postontzira bidaliz, non izena, abizenak, haurraren jaiotze-data eta telefono zenbakia adieraziko diren. Datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, edozein gorabehera gertatuz gero familiekin harremanetan jartzeko aukera izan dezan. Plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.