Ekitaldi horretara herritar ugari batu dira, eta Institutuko ikasleek ere parte hartu dute. Hain zuzen ere, Iñaki Gonzalez, Pablo Ocariz, Hera Oliver eta Iman Agharchouh gazteek Martxoaren 8arekin lotutako aldarrikapenak irakurri dituzte. Jarraian, Iñaki Gonzalezek berak jaso du ikasleen artean egin den M8ko kartel lehiaketaren saria.
