*Eguneraketa: Iraia Sarasuak girotu du bazkalostea, kontzertu akustikoarekin:
Herritik sortutako talde feministek bi eguneko egitaraua prestatu dute aurten. Atzo, zapatua, bertso saioa eta karropoteo morea antolatu zituzten; eta gaur eguerdian, mobilizazio erraldoia egin dute. Dozenaka herritar batu zaizkie, eta Ermuko kaleak eta errepideak hartu dituzte Ordena, kapitala, faxismoa eta inperialismoaren aurrean, batu feminismora! lelopean. Orain, bazkari autogestionatua egin dute plazako aterpean.
*Eguneraketa: Iraia Sarasuak girotu du bazkalostea, kontzertu akustikoarekin: