Sagardoa eta euria, biak barra-barra

Ander Gomez 2026ko martxoaren 15a

Aurten ere, euritsu suertatu da Sagardo Eguna, baina Gazte Asanbladak eta Ermua BHIko batxilergoko ikasleek egindako antolakuntza lan finaren ostean, ermuarrek ez zuten hutsik egin. Guardasola eskuan atera ziren plazara, txorizo pintxoak jatera eta 14 ekoizleren sagardoak dastatzera. Eguraldia kaskarra izan bazen ere, giro ederrean ospatu zituzten goizeko zein arratsaldeko Txotx! tarteak, eta dantzan amaitu zuten eguna, karropoteoan tabernaz taberna eta plazako kontzertuetan. Argazkiak: Estibalitz González.