Lauko Errotabarri ligako txapeldun

Ander Gomez 2026ko martxoaren 15a

Atzo Atarrabian lortutako garaipenaren osteko talde argazkia. Errotabarri Eskubaloia

Denboraldia bukatzeko lau jardunaldi falta zaizkien arren, atzoko partidan lortutako bi puntuekin ligako lehen postua ziurtatu dute Errotabarriko neskek. Partida osoa albiste barruan ikusgai.

Lauko Ermuko Errotabarrik hitzordu garrantzitsua zuen atzo. Sailkapenean bigarren zegoen Beti-Onak taldearen kontrako norgehiagoka zuten, etxetik kanpo; eta, irabaziz gero, matematikoki ligako txapeldun izango ziren.

Partidaren lehen minutuetan aurrea hartu zuten atarrabiarrek, baina oldarraldia eten eta laster berdindu zuen markagailua Errotabarrik. Lehia estu mantendu zen partida bukaerara arte, gehienez bi goleko aldearekin. Amaierako minutuetan, ordea, azken ahalegina egin zuten ermuarrek, bi puntuak ziurtatu nahian. Azkenean, 20-24 markagailuan bukatzea lortu zuten, ligako txapeldun bihurtuz.