Goizetik arratsaldera arteko protesta ekintzak Ermuan, martxoaren 17ko greba egunean

Ander Gomez 2026ko martxoaren 16a

Argazkia: Noaua.

Ermuko Greba Batzordeak 07:00etatik 19:00etara luzatuko den programa aurkeztu du, ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek deitutako Gutxieneko soldata hemen erabaki protestaren baitan.

06:40an plazatik irtengo dira, 07:00etako San Lorentzoko biribilguneko zutabera batzeko. 09:00etatik aurrera pikete informatiboak egingo dituzte eta 10:00etan gosari autogestionatua. 11:20an plazan elkartuko dira, Debabarreneko grebalari guztiak deituta dauden Eibarrerako mobilizaziora jaisteko, eta 11:45ean Ermua-Eibar unibertsatetik aterako den zutabera batuko dira. Untzagan hasiko da manifestazio orokorra, 12:30ean. Ermuko manifestazioa arratsaldean izango da, 19:00etan, plazatik hasita. Aurretik, karro informatiboa irtengo da bertatik, 17:00ak aldera.