Parte hartu nahi dutenek DIN-A4 formatuko orri bateko edo biko istorioa asmatu eta marraztu beharko dute, eta, luzera izan ezik, oinarriek egilearen esku uzten dituzte gainontzeko osagaiak: gaia eta teknika libreak dira, koloretan edo zuri-beltzean izan daiteke, eta euskaraz, gaztelaniaz edo testurik gabekoa.
Bi sari
Lanak eskuz eraman beharko dira liburutegira –lanegunetan, 09:00etatik 20:00etara–, gutun-azal baten barruan, eta horren baitan gutun-azal txikiagoa sartu beharko da, sortzailearen datuak gordeko dituena –izen-abizenak, telefonoa eta ikastetxea–. Horretarako azken eguna martxoaren 27a izango da.
Bi sari izango dira: 60 euroko erosketa-txekea komikiak eta marrazteko materiala erosteko LHko irabazlearentzat, eta 100 eurokoa DBHko eta OLHUIko ikasleentzat. Martin Azpilikueta eta Kike Infame komikigileek eta liburutegiko langileek osatuko dute epaimahaia, eta haren erabakia apirilaren 15ean jakinaraziko dute.