Gaur, martitzena, Zubiaurre kaleko errepidea hobetzeko lanekin jarraituko dute. 2025eko urrian hasi zituzten asfaltatze-lanak, eta azken zatia falta da orain. Goizean eta arratsaldean egongo dira lanean, 09:00etatik 20:00etara, Frankfurt taberna pareko tartean. Trafikoan gorabeherak sor daitezke, lanak burutu bitartean ibilgailuentzako txandakako zirkulazioa ezarriko denez gero.
Bestalde, Hirigintza Sailetik jakinarazi dute Iparragirre kaleko eskailera mekanikoa –Goienkaletik hasita, bigarrena– geldirik egongo dela egun osoan zehar. Eskubanda aldatzeko lanetan ari dira eta, kasu honetan ere, egun osoko lana aurreikusi da. Hala ere, Santa Anako etxebizitza eta osasun zentrorako irisgarritasuna bermatzen duen elementua izanik, ezustekorik egon ezean, zerbitzua arratsaldean bertan berrezartzen saiatuko direla jakinarazi dute.