Ermuko merkatarien elkarteak 5.500 euro banatu ditu saritan

Ander Gomez 2026ko apirilaren 2a

Aurtengo kanpainan jaso duten zigilatutako txartel sorta. Argazkia: EMOE.

Martxoan zehar, tokiko komertzioari laguntzeko Erosketa Ibilbidea kanpaina burutu da Ermuan. Ekimenean parte hartu duten herritar guztien artean erosketa-bonuak zozkatu dira eta, guztira, 80 lagun saritu dituzte. Albiste barruan ikusgai irabazleen zerrenda osoa.

Martxoaren 2tik 30era bitartean, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak antolatutako Erosketa Ibilbidera batu dira herritarrak. Parte hartzeko, elkarteko establezimenduetan erosketak egin eta zigiluak bildu behar zituzten; gutxienez sei dendatan eta 150 euroko gastua eginda. Horrela, 50 eta 100 euroko erosketa-bonu sortaren zozketan sartzen ziren, guztira 5.500 euroko balioarekin.

Alde batetik, 100 euroko 30 bonu zozkatzen zituzten, eta irabazleak izan dira: Maribel Conde, Alazne Sanchez, Sara Gutierrez, Maria San Jose, Rocio Nogales, Pepi Garrido, Pili Molina, Mar Alvarez, Maite Rodriguez, Nora Rodriguez, Ainara Mallagara, Mari Carmen Abril, Mila Diaz, Maite Dopazo, Sorkunde Telaia, Estibaliz Rodriguez, Maria Jesus De Pablo, Conchi Carracedo, Maria Jesus Oroz, Miguel Cid, Coloma Puertas, Nerea Romero, Conchi Gracinda, Sergio Garcia, Manuela Gonzalez, Elixabete Muñoz, Raquel Abenia, Sonia Holguin, Nagore Arias eta Nerea Iriondo.

Bestetik, 50 euroko 50 bonu ere zozkatu dituzte, eta hauek izan dira irabazleak: Vanesa Tesouro, Sarai Lopez, Dunia Vazquez, Alaitz Fernandez, Ana Landa, Sandra Arias, Ascen Diez, Maria Teresa Alberdi, Begoña Morente, Silvia Guede, Patricia, Esti Gonzalez, Maria Jesus Oroz, Maria Jose Blanco, Pilar Soto, Yolanda Palmero, Presentación Blanco, Monica Cid, Monica Pino, Jose Antonio Garcia, Dunia Gutierrez, Rufino Alonso, Inma Fernandez, Sandra Garcia, Ariane Pérez, Maider Dieguez, Rosa Baltar, Maribel Auguera, Sandra Peláez, Estitxu S. Zaitegi, Emi Martinez, Agus Remo, Joaquin Angulo, Gemma Carrasco, Goizane Ruiz, Richard Medina, Rosa Ruido, Fely Ocerin, Arantza Huete, Begoña Garcia, Laura Cid, Maria Cabezas, Ana Delgado, Ana Ruiz, Dori Pérez, Pamela Janice, Mari Carmen Larrañaga, Joana Losada, Eduardo Pascual eta Isabel Vegas.

Apirilaren 13tik ekainaren 30era arte trukatu ahal izango dituzte bonuak.