2026/04/19 19:30

Zinema

Zinea: "Amarga Navidad"

Zinea: "Amarga Navidad"
Ermua Antzokia, Ermua

Espainia 2026 / Zuz. Pedro Almodovar / 111 min. Elsa publizitate agentzia bateko zuzendaria da. Ama hil berri zaio, eta, burua beste leku batean jartzeko asmotan, lana bilakatu da haren babeslekua. Egunerokoan lana besterik ez du egingo, eta ez da jabetuko ez diola nahikoa denbora eskaini dolua pasatzeari, ezta bere burua zaintzeari ere. Horrek guztiak eztanda egingo du, eta, izualdi krisi baten ondorioz, gorputzak gelditzeko eskatuko dio. Krisialdietan, Elsak bere mutil-laguna, Bonifacio, ondoan izango du une oro, eta pertsona garrantzitsua bihurtuko da harentzat. Edonola ere, babes hori ez da nahikoa izango protagonistarentzat, eta Lanzarotera bidaiatuko du lagun batekin batera: Patricia. Madrildik irteteko beharra sentitzen dute biek ala biek.