2026/05/07 23:59

Jaia

Santixau jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko azken eguna

Santixau jaietako kartel lehiaketan parte hartzeko azken eguna
www.mundoarti.com plataforman, Ermua

Ermuko udal Kultura Sailak Santixauetako kartel lehiaketaren edizioa antolatu du 2026ko herriko jaiak irudikatuko duten obra aukeratzeko. Lanak entregatzeko azken eguna maiatzaren 7a da.

Lehiaketa parte hartze librekoa da, eta lehiakide bakoitzak, gehienez, beste kartel-lehiaketa batzuetan sarituak izan ez diren hiru lan original aurkeztu ahal izango ditu. Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar baldintza hori aitortzea.

Epaimahaiak maiatzaren 15ean emango du jakitera bere erabakia, eta irabazleak 600 euroko saria jasoko du. Kartelak jaietako egitarauaren azala erakutsiko du.

Informazio gehiago: www.ermua.eus