Partehartzaileek naturak udaberrian eskaintzen dizkigun baliabide zoragarriak erabiltzeko hainbat modu ikasiz gozatu ahal izango dute.Jarduera honen ardatza naturako elementuak erabilita objetuak sortzea izango da. Mozorro edo aurpegia estaltzeko maskara zuhaitz-hostoekin egitea, hostoez markoa egitea eta loreekin kolonia ura edo ametsetako lurrina burkorako prestatzea, eta kandelak erle-argizariarekin. Guztira lau saio izango dira eta saio bakoitzean lan bat egingo da.
2019an eta 2020an jaiotako haurrei zuzendutako lau saio izango dira, euskaraz. Astearteetan izango dira, 17:30etik 18:30era, liburutegiko hirugarren solairuan. Datak apirilaren 28a eta maiatzaren 5, 12 eta 19a izango dira.
Informazio gehiago: www.ermua.eus