2026/05/11 18:30

Tailerra

Komikien irakurketa kluba

Komikien irakurketa kluba
Udal Liburutegia, Ermua

"Komikizaleak" gazteentzako komikien irakurketa kluba: Surflaria (Uxue Alberdi, Susanna Martin)

Liburutegiak antolatutako eta Kike Infamek moderatutako “Komikizaleak” gazteen irakurketa-klubak denboraldiari itxiera emango dio. ‘Surflaria' komikia komentatuko da. Bertan, Susanna Martin ilustratzaileak parte hartuko du eta, hortaz, gazteek ezagutzeko eta berarekin solasean aritzeko aukera izango dute.