Erresuma Batua, 2025/ 120 min. / Zuzendaria: Kirk Jones
John Davidsonen benetako istorioa kontatzen du. Tourette sindromea diagnostikatu zioten 15 urterekin, eta bere kideen estigma eta gaitzespena jasan zituen, garai hartan oso ezaguna ez zen nahasmendu batengatik erotzat jotzen baitzuten. Helduaroan, min hori aldaketa-motor bihurtu zuen, eta egoera hori ikusarazten, erreferente bihurtzen eta sindrome bera dutenei ahotsa ematen ahalegindu zen. Bere bidea ausardiaren eta giza duintasunarekiko konpromisoaren testigantza da.