300 umetik gora lehiatu ziren Ermuko Udaberrikopan

Ander Gomez 2026ko maiatzaren 4a

Zubia izan arren, Ermuko Txirrindulari Eskolak antolatutako lasterketak Bizkai osoko bizikleta eskolak erakarri zituen Ermura. Aurrebenjamin, benjamin, alebin eta haur kategorietako 330 ume inguru lehiatu ziren herriguneko kaleetan barrena. Boluntarioek zaindutako bide bazterretan, familia, lagun, zale eta erakutsitako mailaz harrituta zeuden herritarrak txaloka izan zituzten goiz osoan zehar; eta, bukatzean, merezitako txoripana eta opari-poltsa jaso zituzten sari. Kantua: 'Itzuliko naiz', MOMAK.

Argazkiak: Pedro Elizondo.