150 ikaslek hartuko dute parte Ermuko Bertso Galan

Ander Gomez 2026ko maiatzaren 25a

Ostegun arratsaldean, LHko ikasleak bertsotan arituko dira Ermua Antzokian. Sarrera librea izango da. Argazki-sortan eskola bakoitzeko ikasleak kantuan, iazko hitzorduan. Irudiak: Udala.

Aurten ere, Ermuko ikastetxeen arteko bertso topaketa antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, Mundu bat Bertso egitasmoaren baitan. Hala, Lehen Hezkuntzako azken mailetako ehun ikasletik gora Antzokian elkartuko dira, eta ikasturtean zehar landutako bertsoak eta ahozko komunikazio gaitasunak erakutsiko dituzte taula gainean. Saioan lagun izango dituzte Irune Basagoiti ermuarra eta Bittor Altube abadiñarra, bertsotan; eta Mikel Inuntziaga zornotzarra, bertsoak musikatzen. 

Maiatzaren 28an egingo da, 17:30ean, ordu eta laurden inguruko iraupenarekin. Sarrera doakoa izango da, eta familia, bertsozale eta herritar guztiak gonbidatu dituzte bertaratzera.


Basagoiti eta Altube abenduan, Bertsolari Gazteen 33. BBK Sariketan.