Udal kirol sailak antolatuta 12:30etatik aurrera Orbe Kardinalaren plazan XVII. Aizkolarien binakako txapelketa izango da. Hiru bikoteek indarrak neurtu eta enborrak moztuko dituzte: Ezpeleta-Beltza; Mujika-Etxeberria eta Otaño-Bihurri.
Ondoren, espezialitate bereko bi gazteren erakustaldia izango da: Enara eta Aratzek enborrak moztuko dituzte baita ere. Amaitzeko, Izadi Agirrez harri-jasotzaile gazteak erakustaldia eskainiko eta hainbat altxatu egingo ditu.