'Urrezkoak' direla ospatu dute Errotabarrikoek

Ander Gomez 2026ko maiatzaren 29a

Ermuak harrera ofiziala egin die ligako txapeldun eta Urrezko Ohorezko Mailara igo den Lauko Ermuko Errotabarriri eta Espainiako bosgarren postua lortu duen gazte mailako taldeari. Argazki galerian laburtuta ospakizun osoa: trenean kalez kale egin duten ibilaldia, udaletxeko balkoiko agurra, jaso dituzten oroigarriak eta Martxoaren 8a plazako Fan Zone-an egindako festa.


Arraun egiten bukatu dute festa. Argazkia: Nora Gaston.