Gaur arratsaldean hasiko dira San Pelayoko jaiak, Eibarko Os Galaicos taldearen kalejirarekin. 19:00etan abiatuko dira, Rincon tabernatik, eta gaiten eta Galiziako instrumentu tradizionalen doinuak zabalduko dituzte kalez kale. 22:30ean, rock doinu astunen txanda izango da, Norbac talde ermuarrak parkean emango duen kontzertuarekin.

Norbac iazko Vertigo Rocken.
Bihar, zapatua, Umeen Eguna izango da: puzgarriak izango dituzte Tribunako plazan, eta apar-festa parkean. 18:30ean, meza izango da, kaperan, eta, ondoren, Niala magoaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute 20:30ean egingo den afarira batzen direnek. 23:00etan hasita, Leo Events DJ bilbotarrak girotuko du gaua.

Niala magoa.
Domeka goizean, puzgarriez gain, inklusio joko bereziak egongo dira. 12:30ean, batukada kalejira hasiko da, eta, bukatutakoan, sardina-jana egingo dute, parkean. Jaiak agurtzeko, Your Version Bilbao taldeak kontzertua emango du, 19:00etan; kantu klasikoen zein egungo famatuenen bertsioak interpretatuko ditu.

Your Version Bilbaoko taldekideak.