Santixauak 2026 - Ermua

Techno doinuek bete dute Martxoaren 8a plaza Santixauetako lehen gau elektronikoan

Garazi Mendieta 2026ko uztailaren 25a

Beti Txarto eta Jail Room taldeek antolatutako ekitaldiak musika elektronikoaren zale ugari bildu zituen atzo gauean.

Techno Jaialdiak musika elektronikoa eraman zuen atzo gauean Martxoaren 8a plazara, Santixauetako egitarauaren barruan. Raul Parra izan zen kartelburu nagusia, eta harekin batera Alexander M eta Aitana Rodriguez DJak igo ziren oholtzara, publikoari saio bana eskaintzera.

Beti Txarto eta Jail Room taldeek antolatutako ekimenaren helburua kalitatezko musika elektronikoa herritar guztiei doan eskaintzea izan zen, jai giro segurua, soinu kalitatea eta eszenaratze zaindua uztartuta.