Santixauak 2026 - Ermua

Hirurogei lagunetik gora aritu dira Ermuko txapel jaurtiketaren lehian

Ander Gomez 2026ko uztailaren 25a

Handia izan da Afaltzaindiak antolatutako txapel jaurtiketa lehiako aurtengo parte-hartzea; hainbeste, non antolatzaileek izen-ematea itxi behar izan duten. Herritar ugari izan dira jaurtitzaileak animatzen, eta txapela urrutien lagatzea lortu duena Irati Garitagoitia izan da. Txapela barik, 25 euro jaso ditu sari.

Segidan, irabazle izendatu ostean Irati Garitagoitiak egindako bigarren eta azken jaurtiketa, ia-ia garaipena eman dion marka berdintzea lortuz: