Bihurrik, iazko Santixauetan eskainitako herri-kirol erakustaldian, egurrezko aulkia egingo ziola agindu zion Ermuko ume bati, Oinatz Hidalgori. Argazkian ikus daitekeen bezala, hitza bete du.

Atzo eguerdian herri-kirol erakustaldia egin zen Orbe Kardinala plazan, eta herritar ugari bildu zen ikuskizunaz gozatzera. Harri-jasotzean Estefi Etxebeste aritu zen; aizkoran, Hodei Ezpeleta, Mikel Agirre, Mitxelena eta Bihurri; txinga eramate eta ingude altxatze probetan, Ainhoa Larrinoa; eta Iparraldeko jokoetan, Karlos Aretxabaleta eta Mikel Agirre. Argazkiak: Pedro Elizondo.
Bihurrik, iazko Santixauetan eskainitako herri-kirol erakustaldian, egurrezko aulkia egingo ziola agindu zion Ermuko ume bati, Oinatz Hidalgori. Argazkian ikus daitekeen bezala, hitza bete du.
