Jarraian, topa egin aurrean irakurritako testua:
Arratsaldeon plazara hurbildu zareten guztioi. Urtero bezela, hemen gaude, aurten 36 urte bete dituen Drogetenitturri aldizkariko kideak Euskeraren aldeko brindis ekitaldia ospatzeko prest.
Ez diogu aldarrikapen kutsurik eman nahi honi. Jaietan gaude eta ospatu beharra dago. Euskera euskal herrian eta ondorioz Ermuan bizi garen herritar denon altxorra da eta beraren alde urtean zehar ari diren neska-mutil, gizon-emakume, aiton- amon, ume.....guztien alde egin nahi dugu topa.
Lagunartean, etxean, mendian, kalean, jaietan, euskera erabiltzea eta sustatzea denon lana da eta horretan badugu makina bat zeregin hemen gauden guztiok.
Jaietan ere ez gaitezen ahaztu euskeraren erabilerak baduela bere garrantzia beraz pausoak ematen segi dezagun bakoitzak dituen esparru eta inguruetan.
Egin dezagun ba, TOPA, zabaldu botilak, osasuna, alaitasuna eta euskera, txin-txin!!!
GORA SANTIXAUAK!
