Santixauetako Txosnaguneak amaiera eman dio aurtengo kontzertu egitarauari uztailaren 24an eta 25ean eskainitako emanaldiekin.
Ostiralean, Sustrai Berriak talde iruindarrak ireki zuen gaua punk-oi doinuekin. Ondoren, Tafallako Los Tirris taldeak runba, flamenkoa eta popa uztartu zituen, eta Agata Lagata DJ arratiarrak itxi zuen gaua reggaeton saioarekin.
Larunbatean, berriz, Lehen Lerroa talde oñatiarrak eman zien hasiera kontzertuei. Ondoren, Begibide Erromeria talde ermuarra igo zen oholtzara, eta gauari amaiera Kengan DJ ermuarrak eta Lyongo Meya artistak eman zioten, B2B formatuan eskainitako saioarekin.
Horrela, Txosnaguneak amaiera eman dio Santixauetako musika eskaintzari, bi gauez jarraian askotariko estiloak oholtzaratuz.