Karta-jokoei dagokienez, bost lehia izan dituzte. Erratzaren jokoan, Domino Alvarez eta Jose Vega izan dira garaile; bigarren Ana Rios eta Martin Hernandez; eta Liberato Rabadan eta Francisco Escribano hirugarren. Kuatrolan, Jose Sierra eta Bernabe Sevillak osatutako bikoteak irabazi du; bigarren geratu dira Luis Pachon eta Antonio Cantador; eta hirugarren Manuel Blazquez eta Avelino Mesonero. Tutean, Jesus Gomez eta Jose Antonio Lejardik lortu dute garaipena; bigarren izan dira Jose Sierra eta Bernardo Silva; eta hirugarren Angel Roman eta Angel Castro. Musean, berriz, garaile izan dira Roman eta Castro; bigarren Antonio Ortega eta Pepe Arribas; eta hirugarren Francisco Escribano eta Liberato Rabadan. Azkenik, briskaren jokoan Salomé eta Jesus Vieco nagusitu dira; bigarren sailkatu dira Rosario Camacho eta Angelines Carrillo; eta hirugarren, berriz ere, Liberato Rabadan eta Francisco Escribano.
Baina jubiletxeko jokoen programa ez da karta txapelketarekin bukatu. Igelaren jokoaren irabazlea Pedro Esmeralda izan da; bigarren Jesus Vieco; eta hirugarren, Francisco Escribano. Dardoetan Claudio Martin nagusitu da; eta atzetik geratu dira Crispulo Ruiz eta Rosario Camacho. Bukatzeko, petankan Moulay eta Pedro de la Callek osatutako bikotea izan da garaile; bigarren izan dira Gabi Manso eta Carmona; eta hirugarren, Rafa Gomez eta Pedro Esmeralda.
Nagusiei omenaldia
Urtero bezala, Aitxitxa eta Amama Nagusienen Sariak banatu dituzte. Biak 93 urtekoak eta 1933an jaioak, Dolores Tamayo Pizarrok lore-sorta eta banda jaso zuen; Remigio Prol Bolañosek, berriz banda eta txapela.