Aurten ere, Valecea Pirotekniaren su artifizialek argiztatu dute Zezen Eguneko gaua. Ehunka herritar atzera eta aurrera ibili dira azken momentura arte Ongaraiko parketik jaurtiko ziren suak ikusteko txoko onenaren bila, eta, behin topatuta, kolorez eta argiz beteriko ikuskizunaz gozatu ahal izan dute.