Santixauak 2026 - Ermua

Musika beltzaren erritmoan agurtu dituzte Ermuko jaiak

Ander Gomez 2026ko uztailaren 28a

Irulitxa txarangak ohiko Agur Jaunak interpretatu ostean, ermuarrek "goodbye gentlemans" esan zieten Santixauei Travellin' Brothers eta bere Big Bandaren kontzertuarekin. Taldeak asteburu gogor batetik zetorrela kontatu zuen, baina herritarrek ere hamaika eguneko festen nekea zuten pilatuta. Hala ere, leioarrek ez zuten ezer gorde, eta ermuarrek ere ederki erantzun zuten oholtza azpitik, taldearen blues, funk eta swing erritmoek erabat harrapatuta.