Santixauak 2026 - Ermua

Zezenek agur esan diete Santixauei

Garazi Mendieta 2026ko uztailaren 28a

Atzo goizean, 08:00etan hasita, Ongarai ikastetxeko patioan jokatu zen Santixauetako azken bigantxen saioa, jaiei amaiera emanez. Euria tarteka agertu bazen ere, jendetza bildu zen hitzorduan. Guztira zazpi zezen atera zituzten, eta giro apartan agurtu zituzten aurtengo jaiak.

Hona hemen goizeko azken hitzorduak utzitako irudietako batzuk.