Gazteria Zerbitzuak 2010 eta 2014 urteen artean (biak barne) jaiotako gazteei zuzendutako txangoa antolatu du Debara. Proposamenak surf saioa eta hondartzan aisialdia uztartzen ditu, lagunartean gozatzeko pentsatutako ingurune batean. Barik txartela eramatea gomendatzen da.
Izen-emateak irailaren 21era arte. Txangoa doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, izena ematea beharrezkoa da, jardueraren kartelean dagoen QR kodearen bidez edo formulario honen bidez.
Informazio gehiago: ermua.eus