

11:00etan zabaldu dute txosna Galiziar Zentroko kideek, eta, enpanadez gain, askotariko ardo eta pintxoak dastatu ahal izan dituzte herritarrek. Os Galaicos talde eibartarra ere bertan izan da, gaita, soinu, pandero eta bestelako perkusio instrumentuekin eguerdia girotuz.
Orain, musikari eta bazkide guztiak kultur etxean batuko dira, elkarrekin bazkaldu eta Enpanadaren Jaiaren 17. edizioari amaiera borobila emateko.
