Santa Ana auzoko bizilagunek auzokideen arteko harremanak sendotzeko ekimena jarri dute martxan, eta lehen aldiz auzoko bazkaria egingo dute larunbatean, irailaren 25ean, Eskolabarrin, 14:30ean. Izena emateko epea bihar, irailaren 23an, amaituko da.
Bazkarian mokadutxoa, paella, postrea eta edaria izango dira, 10 eta 15 euro arteko prezioan. Parte hartu nahi dutenek Fran fruta-dendan edo Buenos Aires tabernan eman beharko dute izena.
Ekimenaren helburua bizilagunek elkar ezagutzeko eta auzokideen artean harremanak sortzeko topagune bat eskaintzea da. Izan ere, duela 40 urte inguru auzoko jaiei esker bizilagunen arteko harremana estuagoa zen, baina urteekin auzoa eta bertako bizilagunak aldatu egin dira. Horregatik, harreman horiek berriro sustatzeko lehen urratsa izan nahi du larunbateko bazkariak.