Bueltan dira Superigandeak, berritasunekin

Ander Gomez

Bihar, ikasturteko lehen Superigandea egingo da Mallabian. Futbol taldeko bazkide diren 80 kideen hamasei urtez azpiko seme-alaba guztiek hartu ahal izango dute parte, dohainik. Ume eta gaztetxoek askotariko aisialdi-ekintzak izango dituzte: kirol desberdinak probatzeko aukera, jolasak, ikus-entzunezkoen proiekzioak... eta, aurrenekoz, mendi-irteerak.

Ikasturteko lehen Superigandea egingo da domeka honetan, eta berritasunekin dator. Goizak, mendi-irteerak egiteko aprobetxatuko dituzte, Mallabiko Mendizaleak ekimenaren baitan, eta umeentzat ez ezik, familia guztiarentzako ekintza izango da. Asteburu honetan egingo den lehen txangoa, Gereako ur-jauzietara. Dagoeneko 30 lagunek eman dute izena. Irteerara batu nahi dutenek Mallabiko Mendizaleaken whatsapp taldean egin dezakete, HEMEN. 

Ayuntamiento de Mallabia - El Ayuntamiento de Mallabia recupera la ruta de  las cascadas en el barrio Gerea

Trabaku Goikoatik egingo da irteera, 10:00etan, eta 6,2 kilometroko ibilbide zirkularra izango da. Eguraldi txarra eginez gero, ekintza bertan behera utzi eta multi-kirola egingo dute eskolan, 11:00etatik aurrera. Era berean, abenduan irteerak egiteari utziko diote, neguko hilabeteak pasa arte.

Arratsaldean, ohiko jolasak izango dituzte Kontzejuzarrean: bingoa, xakea, dominoa... eta, aurretik, zinea egongo da. Super Mario Galaxy filma proiektatuko da, 16:00etan. 

The Super Mario Galaxy Movie | Nintendo UK