Uda aurretik zabaldu zuen liburutegiak Booface lehiaketa eta irailaren 18era arte bidali zitezkeen argazkiak. Epea amaitu ondoren, tartetxoa hartu dute epaimahaikideek, jasotako partaideen proposamenak aztertu eta baloratzeko.
Hiru kategoria desberdinetan banatu dituzte sariak, adinaren arabera:
41 urtetik gorakoak
Heldu eta adinekoen kategorian, Yolanda Campo Fernandezen (47 urte) argazkia saritu du epaimahaiak, Retratarte liburuarekin ateratakoa (Carlos del Amor, 2022).
15 eta 40 urte bitartekoak
Leire Dos Santos Angulok (38 urte) egindako bookface-a izan da gazte eta helduen kategoriako irabazlea, La Mujer Loca liburuarekin (Juan Jose Millas, 2014).
14 urtetik beherakoak
Haur eta gaztetxoek bidalitako argazkien artean, berriz, Jare Saez Garciak (11 urte) sortutakoa hautatu du epaimahaiak, La Rosalia: Ensayos sobre el buen querer liburuarekin egina (Jorge Carrion, 2021).
Irabazle bakoitzak liburu sorta bat eta Ermua Antzokiko programazioaren ikuskizun baterako sarrera bikoitza jasoko ditu sari.


