2026/10/03 17:00 - 21:00

Aisialdia

Gaztegunearen irekiera

Gaztegunearen irekiera
Gaztegunean, Ermua

Ermuko Gazteguneak, 13 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta, ateak zabalduko ditu, aisialdirako proposamen berriekin. Espazioak aisialdiaz gozatzeko hainbat aukera eskaintzen ditu, hala nola mahai-futbola, ping-ponga, diana, mahai-jokoak eta telebista adimenduna. Horrez gain, denboraldi honetako berrikuntza nagusietako bat formatu txikiko jardueren eskaintza handiagoa izango da. Une oro langile espezializatuak egongo dira Gaztegunean, jarduera zein instalazio guztietan. Honela, ingurune seguru bat eskaintzen zaie gazteei, parte-hartzea eta aisialdi zein bizikidetza segurua bermatzen duena. Gaztegunea larunbatetan eta igandeetan zabalik egongo da.