2026/10/07 10:00 - 12:00

Ikastaroa

Aurretiazko Borondateen Dokumentua egiten laguntzeko saioa

Aurretiazko Borondateen Dokumentua egiten laguntzeko saioa
Lobiano Kulturgunea, Ermua

Osakidetzak, Ermuko Udaleko Osasun Komunitarioko Zerbitzuaren laguntzarekin, bi informazio-saio antolatu ditu herritarrei Aurretiazko Borondateen Dokumentua (ABD) egiten laguntzeko. Ekimena helduei zuzenduta dago, eta pertsonen autonomia bultzatzea eta beren lehentasun sanitarioak modu informatu eta kontzientean adierazteko aukera ematea du helburu. Saioak urriaren 7an eta 21ean izango dira, eta Debabarrena ESIko Erizaintza Komunitarioko taldeak emango ditu. Dokumentua tramitatzeko, bi saioetara joan behar da, biak informazio- eta laguntza-prozesu bakar baten parte baitira.

  • Urriaren 7an Aurretiazko Borondateen Dokumentua zer den, haren helburua zein den, zer eduki sar ditzakeen eta dokumentua formalizatzeko beharrezko baldintzak zein diren azalduko da. Zainketa aringarriekin, sedazio aringarriarekin, eutanasiarekin eta ahalegin terapeutikoa mugatzearekin lotutako gaiak ere jorratuko dira. Era berean, gaiaren inguruko dokumentazio gehiago eskainiko da eta informazio gehiago eskuratzeko baliabide ofizialak zeintzuk diren jakinaraziko da.
  • Lehenengo saio horren ondoren, 14 eguneko hausnarketa-aldia ezarriko da, eta, epe horretan, pertsona bakoitzak jasotako informazioa baloratu ahal izango du, eta bere dokumentazioa libreki eta kontzienteki prestatu.
  • Urriaren 21ean, laguntza pertsonalizatura bideratuta egongo da. Bertan, dokumentazioa berrikusiko da, sor daitezkeen zalantzak argituko dira eta Aurretiazko Borondateen Dokumentua erregistratzeko egin beharreko urratsei buruzko orientazioa eskainiko da.