Azaroaren 14an, zapatua, ospatuko da San Martin Eguna, eta Euskal Birusak ohiko baba-jana antolatu du, azokaren ostean herri guztia Merkatu Plazan batzeko. Guztira, 230 txartel jarri ditu salgai gaur, 09:00etan. Iaz, eguerdi aldera oraindik gutxi batzuk geratzen zirela azaldu dute, baina aurtengoa "ikaragarria" izan dela diote: "08:30etik jendearen zurrumurruak entzuten ziren kanpoan".
Orain, 09:25 pasatxo erosi dituzte azken sarrerak, eta azken erosleak esan bezala, "datorren urtean, kanpin-denda jarri beharko dugu Euskal Birusaren atean...".
