II. Energiaren Eguna ospatuko da Ermuan, Asteklima deritzanaren baitan. Aurtengo leloa honakoa da: "Zure aztarna keinu bakoitzean hasten da". Asteklima Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren ekimena da. Ihoberen eta EVEren lankidetza du, eta klima- eta energia-ekintza herritarrei hurbiltzea du helburu, esperientzia praktiko, parte-hartzaile eta hurbilen bidez.
- 11:00etatik 15:00etara, energia ekinean. Hainbat prestakuntza-jarduera eta jolas egingo dira San Pelaio plazan: eergia sortzeko pedalei eragin, erruletan jolastu edo mural kolektiboan lagundu, besteak beste. Bi jarduera betetzen dituzten pertsonek produktu jasangarrien poltsatxoa jasoko dute.
- 19:30etatik 22:00etara, zinema eta energia. Ermua Antzokiak energiarekin lotutako filma bi proiektatuko ditu, "Iñurri itsuak" 19:30ean euskaraz eta "Digger" 22:00etan gaztelaniaz, kultura eta zinema iturri izanik gogoeta egiten jarraitzeko. Proiekzio horietara joateak 5,20 €uro balio du.